XIX. mende amaieran Jaungoikotxiki etorri da mundura, Errenterian, familia behartsu batean. Beharrak bultzatuta labana bere gorputz atal batean bilakatuko da. Borrokak, espetxea, Marokoko gerra, kartzela, eta azkenik, erbestea Txilera. Jaungoikotxiki, bakarra munduan…
ZuZeu Podcastek eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak aurkezten dute Euskal Gaizkileak seriea. Beñat Hach Embarekek zuzendutako fikziozko saio honen kapitulu bakoitzean Euskal Herriko historiako gaizkile doilorrenak ezagutuko dituzu. Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen eta Beñat Hach Embarek hartu zion lekukoa ondoren. Orain fikziozko podcast bihurtu ditugu, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat eta gaizkile bat ezagutuko dituzu, eta horrekin batera, abesti bat. Emaitza hau lortzeko lan itzela egin behar izan du jende askok, eta bereziki azpimarratu nahi genituzke Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak (BIEUSE) eta IN.Estudioetako Iñigo Etxarrik egindakoa. Urko Rodriguez (@SnOiD_JaUnA) txiolariak eman zigun Jaungoikotxikiren existentziaren berri eta eskerrak eman nahi dizkiogu horregatik. Gure eskerrik beroenak ere Pello Zabaleta eta Arkaitz Minerri sortu duten kanta ederrarengatik.
Ekoizpena: ZuZeu Podcast eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
Zuzendaritza eta gidoia: Beñat Hach Embarek
Bikoizketa zuzendaria: Xabier Alkiza
Grabaketa, edizioa eta musika konposaketa: Iñigo Etxarri (IN estudioa)
Abestia: “Jaungoikotxiki” Pello Zabaletaren bertsoak, Arkaitz Minerrek musikatuak
Ahotsak: Ramon Zalakain, Nagore Irizar, Xabier Arruti, Margari Altolagirre, Mikel Mendizabal, Xabier Alkiza, Beñat Hach Embarek, Joseba Sacristan eta Kiko Jauregi
…