Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. 32. saio honetan, atzera begirakoa eskaini diogu Grateful Dead taldeari, iaz 50 urte plazaratu zituzten bi harribitxiak entzunez: “Workingman`s Dead” eta “American Beauty”.

Hogeita hamabigarren saioan, atzera begirakoa eskaini diogu The Grateful Dead taldeari, iaz 50 urte plazaratu zituzten bi harribitxietako kantuak entzunez: “Workingman`s Dead” eta “American Beauty”. AEBetako Kalifornia eguzkitsuan sortutako taldea da The Grateful Dead, hippyen garaikoa. 1965ean eratua, hiru hamarkada luzeko ibilbidea izan zuen taldeak, harik eta 1995ean desegin zen arte, taldeburu zen Jerry Garcia gitarra jolearen heriotzarekin batera. Psikodeliaren aitzindaria, 1970a urte oparoa izan zuen The Grateful Deadek, bi harribitxi argitaratu baitzituen urte berean -50. urtemuga duten honetan bildumazaleentzako berrargitaratuak biak ala biak-, norabidez aldatu eta folk zein blues doinuetara lerratzearekin batera. 1970ean bi maisulan argitaratu zituzten: otsailean “Workingman´s Dead”taldearen 5. lan luzea, eta “American Beauty” azaroan. Geroztik mende erdia igaro den arren, izugarri gozagarriak dira oraindik ere Palo Altoko taldearen kantuak; guk bederen izugarri gozatu ditugu, dead-head-ak bagina bezala, beraien jarraitzaile sutsuak izendatzeko erabili ohi den izena.

[Urpeko Bonbarda #032] Grateful Deadez
[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast     Ivoox

Grateful Deadez [UrpekoBonbarda#032]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude