Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hamabigarren saio honetan, ENERITZ FURYAK elkarrizketatu dugu.

Urpeko-Bonbarda-012-Eneritz-Furyak

Hamabigarren saio honetan ere, ezkongaiak bagina bezala, disko berriak aurkeztu, musika zaharrak berreskuratu eta mailegatutako doinuak entzungo ditugu hirugarren aldiz, sarri erabiliko dugun formula. Plazaratu berri diren lanen artean, bat nagusi: Eneritz Furyak musikariaren lan berria, Emadan”, bakarlariak berak aurkeztuko diguna, telefono bidezko elkarrizketa atsegin baten bitartez. Eta gainera, Judith Hill funk musikariaren “Baby, I´m Hollywood” diskoko kantu bat, eta PJ Harvey itzaltsuaren “Shame”, 2004ko “Uh Huh Her” lanaren demoak argitaratzear dela-eta, aurrerapen kantua. Aspaldiko lanei dagokienez, Pantxoa eta Peio entzun ditugu “Aita kartzelan duzu” kantatzen, hitzen egile Telesforo Monzon hil zela 40 urte bete diren honetan.  Eta gainera, Su Ta Gar taldearen “Jaiotze Basatia” debut lana -“Kafe Aleak” liburuko Isidro Elgezabalen iruzkin eta guzti-, argitaratu zeneko 30. urtemugan. Bukatzeko, mailegatutako kantua, Su Ta Gar beraien “Jotake”, The Sparteens taldeak bere egin zuena, erritmoa erabat aldatuz eta emaitza ie-ie harrigarria lortuta.

[Urpeko Bonbarda #012] Eneritz Furyak
[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Stitcher     Google Podcast     Ivoox

[Urpeko Bonbarda #012] Eneritz Furyak


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude