Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Berrogeita hamaseigarren saioa, Berria, zaharra & mailegatua formatuan dator, “Elkano Browning Cream” hirukoteko buru Mikel Azpiroz elkarrizketatuta.

Berrogeita hamaseigarren saio honetan, disko berriak aurkeztu, aspaldikoak berreskuratu eta mailegatutako doinuak ezagutzeko baliatzen dugun formatua erabili dugu bederatzigarrenez, eta Mikel Azpiroz donostiar piano jolearekin solastu garaElkano Browning Cream hirukoteak disko berria plazaratu duela-eta. Hamabost urte bete ditu jada Mikel Azpirozek hasieran Matt Hardingekin eta orain Bartzelonan bizi den Dave Wilkinson gitarra jole britainiarrarekin eta Franck Mantegari bateria-jotzaile paristarrarekin eratutako egitasmoak, Elkano Browning Cream taldeak, eta seigarren lana dute argitaratu berria den “Eup!”. Berau aurkeztu digu Azpirozek, eta piano jole gisa daraman ibilbideari buruz ere galdetu diogu, iaz plazaratu zuen bakarkako hirugarren diskoa aitzakia hartuta, “Islak” iradokitzailea. Gainontzean, beste hiru lan ezagutzeko ere probestu dugu lan argitaratu berriei eskainitako atala: FKA Twigs-ek The Weeknd-en laguntzarekin emandako “Tears in the Club” singlea, Elvis Costello aspaldiko lagunaren “The Bo Named If” lp-a, eta eratu berria den Keia laukotearen “Ez zara zu”, otsailean plazaratzekoak ei diren debut lanaren aurrerapen kantua. Aspaldiko musika berreskuratzeko atalean, The Ronettes hirukoteko buru Ronnie Spector zendu berria omendu gura izan dugu bere kanturik entzutetsuenarekin, “Be my Baby” #005 Bonbarda eskaini genion haren senar eta tratu txarren emaile Phil Spector zenari-; eta batez ere, Markos Zapiainek bere blogean eskegitako idatzia irakurrita. Eta gainera, orain gutxi 80 urte bete dituen Benito Lertxundi zoriondu dugu, “Baldorba” kantuarekin. Hauxe da, hain zuzen ere, gaurkoan moldatutako kantua,  Urbeltzen hitzekin Orioko bardoak ondu zuen kantuaren bertsio bat egin baitu Leire Villanuevak, Iseo kantari iruindarrak, herriminez osatu duen “Etxean” Ep-an.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast     Ivoox

Elkano Browning Cream (Berria, zaharra & mailegatua IX) [UrpekoBonbarda#056]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude