Euskal Gaizkileak podcastaren kapitulu bakoitzean Euskal Herriko kriminal baten istorio odoltsua ekartzen dugu mikrofonoetara. Oraingoan XV. mendera egingo dugu atzera, Euskal Herria anai-arreben arteko gerra batean itota zebilen garaira: agramondarren eta beaumontarren artekora. Eta Zuberoa ez zen libratzen gudatik. Baxenafarroko zenbait familiak botere handia zuten Donibane Garazin eta Baionan, eta Luxe eta Beaumont leinuen aliantzari esker beste plaza bat eskuratu zuten: Maulekoa. 1440. urtean Luis II. Beaumontekoa izendatu zuten Mauleko gazteluzain… Larraineko Erramun Bereterretx zaldun agramondarraren kalterako. Oraindik ere bere heriotzaren inguruan jarraitzen dugu abesten. Hemen Bereterretxen heriotza.

Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen eta Beñat Hach Embarek hartu zion lekukoa ondoren. Orain fikziozko podcast bihurtu ditugu Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat, gaizkile bat, ezagutuko duzu, eta berau gordetzen duen abestia. Emaitza hau lortzeko lan itzela egin behar izan du jende askok, eta bereziki azpimarratu nahi genituzke Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak (BIEUSE) eta IN Estudioetako Iñigo Etxarrik egindakoa. Gure eskerrik beroenak. Musikariei eskerrik handienak lan talde guztiaren izenean: “Nauna Nauna Jin”. Hiru Truku taldearen kantua, Nafarroako Kantu Zaharrak albumetik hartua. Bixente Martinez, Joseba Tapia eta Ruper Ordorika. “Bereterretxen Khantoria”. Lucien “Joa” Larraus musikariaren “Oihaneko Zühainetan” albumetik.

Ekoizpena: ZuZeu Podcast, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
Zuzendaritza eta gidoia: 
Beñat Hach Embarek
Edizioa eta soinu diseinua:
 Iñigo Etxarri eta IN estudioa
Bikoizketa zuzendaria: 
Xabier Alkiza
Abestiak: “Nauna Nauna Jin”. Hiru Truku taldearen kantua, Nafarroako Kantu Zaharrak albumetik hartua. Bixente Martinez, Joseba Tapia eta Ruper Ordorika. “Bereterretxen Khantoria”. Lucien “Joa” Larraus musikariaren “Oihaneko Zühainetan” albumetik.
Ahotsak: Mikel Garmendia, Ramon Zalakain, Mikel Fernandez, Aner Narbaez, Klara Badiola, Xabier Alkiza, Joxe Kruz Gurrutxaga, Maider Gorostegi, Kiko Jauregi.

Etzan. Itzaldu argiak. Igo bolumena, sakatu play… eta gozatu.

Spotify     Apple Podcast     Stitcher Google Podcast

patreon.com/zuzeupod

zuzeu podcast

2019-1-29


Euskal Gaizkileak seriea

Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen duela ez asko. Orain podcast bihurtu ditugu, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat, gaizkile bat, ezagutuko duzu, eta berau gordetzen duen abestia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude