Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen. Orain fikziozko podcast bihurtu ditugu, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat, gaizkile bat, ezagutuko duzu, eta berau gordetzen duen abestia.
Gaur entzungo duzuna lehen pieza da, Mikel Laboak ezagun egin zuen ‘Goizuetan’ abestiaren atzean ezkutatzen den krimena kontatzen duena. Berdabio lapurraren eta Trabuko traidorearen artekoa, alegia.
ZuZeu Podcastek eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak aurkezten dute Euskal Gaizkileak seriea. Beñat Hach Embarekek zuzendutako fikziozko saio honen kapitulu bakoitzean Euskal Herriko historiako gaizkile doilorrenak ezagutuko dituzu.
Emaitza hau lortzeko lan itzela egin behar izan du jende askok, eta bereziki azpimarratu nahi genituzke Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak (BIEUSE) eta IN Estudioetako Iñigo Etxarrik egindakoa. Gure eskerrik beroenak ere Joseba Irazoki musikari eta lagunari, sortu duen kanta ederrarengatik.
…
Ekoizpena: ZuZeu Podcast, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
Zuzendaritza eta gidoia: Beñat Hach Embarek
Edizioa eta soinu diseinua: Iñigo Etxarri eta IN estudioa
Bikoizketa zuzendaria: Xabier Alkiza
Abestia: Joseba Irazoki
Ahotsak: Arrate Hernandez, Joseba Sacristan, Nagore Irizar, Mikel Garmendia, Ramon Zalakain, Iker Bengoetxea, Mikel Fernandez, Xabier Alkiza, Aintzane Krujeiras, Iñaki Beraetxe, Aner Narbaez.
…
2019-10-10
Spotify Apple Podcast Google Podcast