Beñat Sarasola 1984an jaio zen Donostian. Nekez topa zezakeen NAN txartelean zizelkatzeko urte aproposagorik. Literaturak apasionatu izan du gazte gaztetatik eta, idazlea izateaz gainera, kritikaria eta unibertsitateko irakaslea ere bada donostiarra. Poesiatik eleberriaren jenerora egin du salto ‘Deklaratzekorik ez’ (Susa, 2019) lana ederrarekin. Bere etxeko apalategietan nekez topatuko duzu tartetxo bat, aitzitik, liburu bakoitzak du bere lekua. Harkaitz Canoren belauntzitik oso gertu bizi da, Egia auzoan, eta berak ere katamaraneko ateak zabaldu dizkigu. Sartu nahi?
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox
Harpidetu eta babestu proiektua!
patreon.com/zuzeupod
Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus.
[Barruan Gaude] Beñat Sarasola, liburu bakoitzak du bere tokia