Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Berrogeita bigarren saioan, Beck Hansenen musika entzun dugu saioan, “Odelay” lan sailkaezinak 25 urte bete berri dituela aitzakia hartuta.

Berrogeita bigarren saioan, 1996ko ekainean plazaratu zen “Odelay” lana hartu dugu ardatz, Beck kaliforniarrarena. 90eko hamarkadaren lehen erdia grunge musikak menperatu zuen mendebaldean, baina gaztetxoak gitarrak saldu eta Dj platerak erosten hastearekin batera aro baten bukaera eta milurteko berriaren etorrera aurreikusten zen. Giro horretan agertu zen Beck Hansen musikariaren “Odelay”, eta bertako lau kantu esanguratsu entzun ditugu, funk, hip hop, country, bossa nova eta beste makina bat erritmotan. Bi urte lehenago baina, lortua zuen Beck-ek mundu mailako ospea, “Loser” singleari esker. Urpeko Bonbardan, entzun dugu X belaunaldiaren ereserki nagusitzat hartua izan zen kantutzarra, 1994ko “Mellow Gold” diskokoa, eta Beck-ek bosgarren lan luzea zuen “Odelay” lanetik aparte baita gainontzeko diskoetan argitaratutako kantu batzuk ere: 1998ko “Mutations” laneko “Tropicalia”, brasildar musikari dion maitasunaren isla; 2017ko “Colours” laneko “Dreams” dantzagarria; eta 2002ko “Sea Change” malenkoniatsuko “Lost Cause”, desamodio kantu ederra. Beck-ez gain, The Beastie Boys rap taldearen “Paul´s Boutique” laneko kantu bat ere entzun dugu, bertako ekoizle Dust Brothersek “Odelay” diskoan egindako lana ezinbestekoa baita bere arrakasta ulertzeko. Eta gainera, Gorillaz zein Paul McCartney erraldoiaren “McCartney III Imagined” laneko kantu bana ere ekarri ditugu saiora, Beck Hansenen partaidetza izan dutelako.

[Urpeko Bonbarda #042] Atzerapena
[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast     Ivoox

Atzerapena (Beck “Odelay”)[UrpekoBonbarda#042]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude