Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hogeitabatgarren saio honetan, Amaia Oreja trikitilariak AMAK egitasmoa aurkeztu digu.

Hogeitabatgarren saio honetan ere, ezkongaiak bagina bezala, disko berriak aurkeztu, musika zaharrak berreskuratu eta mailegatutako doinuak entzungo ditugu bosgarren aldiz, sarri erabiliko dugun formula. Plazaratu berri diren lanen artean, AMAK egitasmoarengan jarriko dugu arreta berezia, Maixa Lizarribar, Alaitz Telletxea eta Kris Solanorekin batera laukotea osatzen duen Amaia Orejarekin berba eginda; lan homonimoa argitaratu berri dute Baga-Biga diskoetxean. Trikitilarien taldearekin batera, Gorka Gaztanbide bateria jolearen debut lanari eta Zea Mays bilbotarren “Adore” singleari ere erreparatuko diegu, eta nazioarteko lanei dagokionean, baita The Black Keys bikotearen “Delta Kream” lan berriari eta Khalab ekoizleak M.Berra errefuxiatu eremuan ondu duen egitasmo bereziari ere. Atzera begirakoan, hiru gizon gogoratu gura izan ditugu. Batetik 2011ko maiatzaren 27an, orain hamar urte zendutako Gil Scott-Heron, “The Revolution Will Not Be Televised” entzunez; eta iragan astean zendutako Franco Battiato“Centro di gravitá permanente” entzunez; eta bestetik Bob Dylan, oraintsu 80 urte bete dituela-eta, bizitza omentzeko asmoz. Bukatzeko, moldaketen atalean, eta Eurovision lehiaketa jokatu berria denez, Salome bera entzun dugu “Vive Cantando” abestuz… euskaraz!

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast     Ivoox

AMAK [UrpekoBonbarda#021]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude