Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hogeita hemezortzigarren saioan, 2021eko udan zuzenean entzun ahal izan ditugun talde apurrekin osatu dugu zerrenda

Hogeita hemezortzigarren saioan, ekainetik irailera bitarte Andoaingo Rock jaialdian, ez jaietan, Donostiako Jazzaldian eta Bartzelonan zuzenean entzun ahal izan ditugun taldeetako batzuk uhineratu ditugu, gainontzean eskas samarra izan dugun 2021eko udan. Euskal Herriko rockzale andana Andoainen elkartu ahal izan ginela eta pozik, Rüdiger eta Audience taldeekin hasi dugu saioa, azken hauen “Tolesdurak” bikoitza aurkezten. Folk doinuak izan ditugu nagusi, 20 urteko bidea ospatzen ari den Faltriqueira galiziar taldearekin, Kataluniako emakume musikariz osatutako Balkan Paradise Orchestra eta afrikar doinuak jorratzen dituen Bokanté egitasmo aberatsarekin -hiru gitarra eta beste hiru perkusio jole-, Snarky Puppy taldeko baxujole Michael Leaguek sortua Guadalupe Uharteetako jatorria duen Malika Tirolien kantariarekin. Berriro etxera bueltan, bi talde gazte ere ezagutu ditugu, Jatabeko Sua eta Aguraingo Dupla. Eta Donostiako Jazzaldian arreta jarrita, José James zein Makala eta Lidia Insaustiren egitasmo berria, Arima Soul, entzun ditugu, azken hauek Altxerrin jo baitzuten hirian jazz jaialdia zen egunetan. Saioari bi omenaldirekin eman diogu bukaera. Bata Jazzaldikoa bertakoa, Giovanni Guidi piano jotzaile irudimentsuak Gato Barbieri saxofoi jole argentinarraren omenez joa, Ojos de Gato, eta bestea manouche jazzaren ordezkari Albert Bello katalanak, zeina Bartzelonako Blues jaialdian Big Dani Perez saxofoi jolearekin entzun genuen, Django Reinhardt zenari eskainia, Django Orchestra sortuta.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast     Ivoox

Ahuspez [UrpekoBonbarda#038]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude