ZuZeuko Bipareta saioaren denbora eta denboraldi berria hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojorekin. Denboraldiko hirugarren atal honetan, podcastak edo podkastak. Interneteko audioak ziren hasiera batean, podcast deitzen zaie orain. Gaur egun, plataforma digitaletan musika entzutea bezain ohikoa da hauek entzutea. Lehen arrotza izan zitekeen hitza orain oso ohiko bihurtu da, baita gure euskal komunitatean ere. Formatu nahiko bilaterala dela esan daiteke. Zer esan nahi dugun honekin? Ba alde batetik, gizartearen zati handi batek maiz entzuten ditu podcastak, bestetik, gizartearen beste zati handi batek podcastak egiteri ekin dio, eta hauen eskaintza izugarri handitu da. Aditu batzuek “podcastinaren fenomenoa” eta “podcasten sukarra” bezalako terminoak erabili dituzte egun gero eta eskaintza handiagoa duen fenomeno honi buruz hitz egiteko. Nork egiten ditu podcastak? Beti bezala, denetarik dago. Irrati esatariak, dibulgatzaileak, kazetariak, eduki digitalen sortzaileak, baita telebistan arrakasta duten aurkezleak ere. Baina profesionalak ez diren asko ere animatu dira saltsa honetan parte hartzera. Podcast bat egiteko hautua hartu duten profesional eta ez hain profesionalak izango ditugu protagonista atal honetan. Luxuzko gonbidatuak ditugu: Ana Isabel Morales Xerezaderen Artxiboa, Garagortea podkasta, Zarramarra podkasta, Hilekoa podkasta, Baraua Hautsiz podkasta, Eskuartean podkasta eta Kirolari Gaittun podkasta.

(((podcast.eus)))

zuzeu podcast - podcast.eus

Harpidetu eta babestu proiektua!
patreon.com/zuzeupod

Entzun zure audio plataforman

Spotify    Apple Podcast     Stitcher     Google Podcast     Ivoox

podcasten sukarra


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude