Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Berrogeita hirugarren saioan, Juan Luis Zabalaren “Bizi bizitza” zutabea dugu ardatz.

Berrogeita hirugarren saioan, Juan Luis Zabalak urriaren 15ean Gipuzkoako Hitzan idatzitako “Bizi bizitza” iritzi artikulua izan dugu ardatz, eta sona handiko kantu egile anglosaxoi batzuen hitzetan jarri dugu arreta, besteak beste Zabala berak eta Juan Garziak egindako itzulpenei esker. Saioa The Kinks taldeko buru Ray Davies zaharraren azken diskoko kantu bat entzunez abiatu dugu; eta Peter Sinfield-ek King Crimson taldearentzako idatziriko beste bat ere ekarri dugu. Bob Dylan Nobel Saridunaren “Sekulakoa botako du” aspaldikoa entzun dugu, hitzak euskarara ekarri bitartean, eta beste horrenbeste egin dugu Leonard Cohen kanadiarraren “Karitatearen ahizpak” ezagunarekin ere. Tarte apur bat gogorxeagoan, Ian Curtisek Joy Division taldean idatzi zuen kanturik arrakastatsuena ere aurkeztu dugu, The Kinks taldearen “Life Live” abestiarekin batera, Zabalaren aburuz “konpromiso politiko gehiegizkotik urruntzearen aldeko aldarria” egiten duena. Eta azken honekin kontrajarria, The Clash taldearen “Tommy Gun”. Gainontzean, orain arte aipatutako talde eta abeslarien bertsioak entzun ditugu taldea bukatu bitartean. The Clash-en “Know Your Rights” Primal Scream taldeak emana, Joy Division-en “Isolation” Bilboko Split 77 laukote dotoreak, Bob Dylanen “Libre naiz izango” Nina Simone zenak eta Leonard Cohenen “Gabardina urdin ospetsua” Mikel Urdangarin bakarlariak.

[Urpeko Bonbarda #043] Bizi bizitza
[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast     Ivoox

Bizi bizitza (Juan Luis Zabala)[UrpekoBonbarda#043]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude