Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. 33. saio honetan, Negu Gorriak taldearen debut lan homonimoa izan dugu ardatz, iaz 30 urte bete zituena.

Hogeita hamairugarren saioan, atzera begirakoa eskaini diogu Negu Gorriak taldearen estreineko lanari, 1990eko ekainaren 5ean plazaratu zena. Fermin Muguruzaren gidaritzapean eratutako supertaldea dugu Negu Gorriak, hasiera batean Iñigo Muguruza eta Kaki Arkarazorekin osatua, eta aurki boskote bihurtua, Mikel Kazalis eta Mikel Abrego musikariekin. Nazioartean bogan ziren joerak bereganatuta rap eta hardcore doinuak uztartu zituzten, arrakasta handiarekin. Gerora 90eko hamarkadako euskal musikarentzako ezinbesteko bihurtu zen Esan Ozenki zigilua sortu bazuten ere, 14 kantuko debut lan homonimoa Oihuka etxearekin plazaratu zuen Negu Gorriakek, “Radio Rahim” eta “Bertso Hop” lehen single zituztela. Iaz, mugarritzat hartu daitekeen lanak 30 urte bete izanak oihartzun handia izan zuen sare sozialetan, Urpeko Bonbardaren atal hau atontzeko baliatu genuena: Fermin Muguruzak bere garaian, eta egitasmo berria aurkezteko asmoarekin, Argia aldizkarian plazaratu zuen “100 ginen” zutabea, Andoni Imazek Berria egunkarian plazaratu zuen “Hiru hamarkadako harrotasun ozena”, eta Txerra Rodriguezek Garaigoikoa blogean plazartutako “NGk 30 urte”.

[#033 Urpeko Bonbarda] Negu Gorriaz
[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast     Ivoox

Negu Gorriaz [UrpekoBonbarda#033]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude