Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. 31. saio honetan, Fela Kutirekin batera afrobeat erritmoen sortzaile Tony Allen zenari buruzko atzera begirakoa osatu dugu.

Hogeita hamaikagarren saioan, monografiko bat egin dugu Tony Allen nigeriar bateria jolea gogoan. 1940an Lagosen jaioa, afrobeat erritmoen sortzailetzat jotzen da Tony Oladipo Allen, izen handiko musikari batzuen esanetan inoizko bateria jole bikainena zena. Parisen zendu zen, iazko apirilaren 30ean. Allenek miresten zuen Art Blakey jazz bateria jolearekin abiatu dugu saioa, “Moanin” entzunez, jatorrizkoa aurrena eta nigeriarrak berak berrirakurria gero. Eta Allen miresten zuen Blur taldearen “Music is my radar” kantua, zeinetan bateria jolea aipatzen duen Damon Albarnek, dantzan jartzen zuela-eta. Afrobeata gogoan, Afrika 70´ taldearen “Water no get enemy” eta behin Fela Kuti atzean utzita sortu zuen Afrobeat 2000-ren “Nepa” entzun ditugu. Jada milurteko berrian, makina bat egitasmotan parte hartu zuen Allenek, sonoritate ezberdinak jorratuz, eta hauetako lagin batzuk ekarri ditugu saiora; aipagai izan dugun Damon Alborn buru duen The Bad, The Good & The Queen superbandaren “Merrie Land” eta Hugh Masekela tronpeta jole hegoafrikarrarekin batera hil aurrean plazaratu zuen “Rejoice” jazz diskoko kantu bat; baita Gorillaz taldearen “How Far?” singlea ere, bateria jolea hil eta gutxira agertua. Gainera, 2017an “The Source” lan zoragarria plazaratu zuen Tony Allenek, eta “Cruising” entzungo dugu bertatik.

[Urpeko Bonbarda #031] Tony Allenez
[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast     Ivoox

Tony Allenez [UrpekoBonbarda#031]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude