Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hogeita zortzigarren saio honetan, Nina Simone zenari atzera begirakoa eskaini diogu.

Hogeita zortzigarren saioan, monografiko bat dakargu Nina Simone zenari buruzkoa,  iaz egina eta oran birziklatua. Nina Simone bera entzungo dugu, jakina, berak idatzitako kantuak joz zein maite zituenak berrirakurriz, blues erritmoz edo bestez. Eta aparte, beste zenbait artistak bere musikarekin egindako moldaketa berritzaileak ere agertuko ditugu. “My Baby Just Cares for Me” jazz standard-arekin abiatu dugu saioa, Walter Donaldsonek idatzia eta Nina Simonek 1957an grabatua, hamarkada batzuk geroago kantu horrexek berpiztu baitzuen artistarenganako arreta, lurrinen telebista iragarki baterako erabili zutenean. Simonek berak ondutakoen artean, “Do I Move You” hautatu dugu, 1967ko “Nina Simone Sings the Blues” bikainetik hartua. Nina Simonek egindako bertsioen artetik, bi aukeratu ditugu: George Harrisonek idatzi zuen “Here Comes the Sun” sonatua, TheBeatles laukotearena batetik. “Sign o´ the Times” bestetik, Nina Simoneren ahotsean zein jatorrizkoan, Prince zenak kantatua. Bukatzeko, bi berrirakurketa berritzaile. Batetik “Nina Revisited…” omenezko diskoan Lauryn Hill grinatsuak “I´ve Got Life” ereserkiari egina, rap erritmoan, eta bestea “Sinnerman”, Belako talde bizkaitarrak bere egina.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast     Ivoox

[Urpeko Bonbarda #028] Nina Simonez


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude