Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hamaseigarren saio honetan, bidaia soniko bat egingo dugu Afrikan zehar.
Hamaseigarren saioan, etxetik atera eta Afrika beltzera egin dugu, soinu bidaia zirraragarri bat egiteko asmoz. Batetik bestera ibili gara, blues doinuak eta elektronikak zipriztindutako herri musikak entzunez, baita afrofunk, yoruba, highlife, maloya, afrobeat, malagasy eta sega doinuak ere! Bamakon hasi dugu bidaia, Ali Farka Toure maisuaren taldekide izandako Afel Boucoum musikariarekin, eta herrikidea duen Songhoy Blues talde grinatsuarekin. Iaz World Music delakoaren lanik goraipatuenetakoa eman duen Djely Tapa ere maliarra da, egun Kanadan bizi bada ere. Lagosen Bantu ezagutu dugu, Nigerian, eta Londresetik mundura aitaren bidea jarraitu eta afrobeat musika jorratzen duen Femi Kuti. Beninen, neskato zazpikote bat, Star Feminine Band alaia, eta Kongon Jupiter & Okwess, “bofenia rock” jorratzen ei duen taldea. Sowetokoa da Urban Village laukotea, “Udondolo” sofistikatuarekin adituen arreta deitu duena. Christine Salem musikariak kayama jotzen du eta Reunion uhartekoa da, eta Tao Ravao musikariak egurrezko kutxa txiki batez egiten den kabosya -Vincent Bucher-ekin plazaratu du “Piment Blue”, Madagaskarrekoa baita. Irlekin jarraituz, Rodrigues uhartekoa da (Maurizio errepublikan) Sakili taldea, besteak beste mazurka, polka eta valsak jotzen dituena. Azkenik, David Walters frantziarra, Vincent Segal, Roger Raspail eta Ballake Sissoko musikari bakinekin bnatera “Nocturne” lan fina plazaratu berri duena.
Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod
Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox
Afrikatik Afrikara [Urpeko Bonbarda #16]