Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hamabosgarren saioan, laugarrenez, sarritan erabiliko dugun moldean antolatu dugu podcasta, disko berriak aurkeztu, musika zaharra berreskuratu eta moldaketa bat aurkeztuta. Entzun ditugu: ERABATERA (Gaizka Salazarrekin elkarrizketa) / AROOJ AFTAB / MDOU MOCTAR / KEROBIA / RAMONES / JOEY RAMONE / CAMARÓN DE LA ISLA + J MARTINA.
Hamabosgarren saio honetan, ezkongaiak bagina bezala, disko berriak aurkeztu, musika zaharrak berreskuratu eta mailegatutako doinuak entzungo ditugu laugarren aldiz, sarri erabiliko dugun formula. Plazaratu berri diren lanen artean, bat nagusi: ERABATERA supertaldearen Ep berria, “Izpi Galdua”, taldeko arima den Gaizka Salazarrek berak aurkeztu diguna elkarrizketa bidez. Eta gainera, gurean ezohikoak diren doinuak entzun ditugu, Mdou Moctar tuareg-aren gitarra eta Arooj Aftab pakistaniarrak bere herriko ghazal (koplak) ezagun batzuei egindako moldaketa. Aspaldiko doinuei dagokionez, 20 urte egin dugu atzera. Batetik orduantxe plazaratu zuen Kerobia taldeak lehen maketa, eta horrexegatik dakarte lan bikoitz berria nafarrek. Eta bestetik, orain hogei urte gaurko egunez, 2001eko apirilaren 15ean zendu zelakoJoey Ramone. Bakarka ondu eta hil ostean plazaratu zuen diskoko kantu bat entzun dugu, eta gidatzen zuen Ramones taldearen beste bat, ezin ezagunagoa. Bukatzeko, mailegatutako kantua, Camaron de la Isla zenaren “Viejo Mundo”, J Martina hirukoteak euskarara ekarria, “Mundu zahar”, eta harrigarriro gaurkotua.
Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod
Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox
Erabatera (berria, zaharra & mailegatua IV) [UrpekoBonbarda#015]