Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duena. Bigarren saio honetan lehen monografikoa egin du gure podcastak, David Bowie zenari buruzkoa, bost urte igaro baitira zendu zela.
Lehen monografikoa du honakoa gure musika podcastak, DAVID BOWIE zenari buruzkoa, orain bost urte hil baitzen. Bowiek hil ondotik argitaratutako “Trying to Get to Heaven” entzungo dugu, Bob Dylanen kantuari egindako berrirakurketa, baita “Cactus” ere, kamaleoiak kantatu zuen Pixies taldearen kantua. Bertsioekin jarraituz, Duke Zuriari egindako bi: “Five Years”, Tahures Zurdos iruindarren ahotan, eta “The Man who Sold the World” harrigarri samarra, Silvia Perez Cruzek kantatua. The Stooges taldearen “Raw Power” ekoiztu zuela eta, Iggy Popen taldearen “Gimme Danger” ere entzungai izango dugu, baita “Satellite of Love” ere, Lou Reed zenaren “Transformer” ere David Bowiek ekoiztu baitzuen. Elkarlanekin bukatzeko, Queen taldearekin batera ondutako “Under Pressure” ezaguna ere izango dugu Urpeko Bonbardan. Guzti honetan gain, jakina, baita Bowieren zenbait kantu ere: hastapenetako “Aladine Sane”, 80. hamarkadako “Modern Love” eta azken diskoko “Lazarus”. Aparte, Xabier Montoiaren “Anfetamiña” liburuko olerki bat eta Bowie hil berritan Iban Zalduak Berria egunkarian idatzitako zutabea ere entzungo ditugu, azpitik Kau Kori Kura entzun bitartean. Eta Fermin Etxegoienek, Bowie zendu berritan, Info7 irratiko Kalegorrian saioan esanak.
..
Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod
Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox
[Urpeko Bonbarda] Hobe zerotik hasi