Urpeko Bonbarda musika podcast berria aurkezteko ez ezik, atzean utzi berri dugun 2020an zehar ezagutu ditugun lan batzuk uhineratzeko probestu gura dugu honako zero saioa

Zuzeu Podcastek aurkezgai duen musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Etxealdian ginela Donostia Kulturako Ispilu Beltza saiorako musikari batzuei egin genizkien elkarrizketei esker, lehen Urpeko Bonbarda hau, zero saioa, podcast berria aurkezteko ez ezik 2020an ezagutu ditugun lan batzuk aurkezteko probestuko dugu. Peru Galbetek “Nor zara zu?” minimalista aurkeztuko digu, gurekin hitz egin eta gutxira Gazteako Maketa Lehiaketa irabazi zuen Rakel Arenazak Raitxen “Abereek erantzungo balute” EP-a, Xatiro rap kantariak izatez 2019koa den “Cassiopeia” eta Javi Jorajuriak egun bogan diren doinuak jorratzen dituen J. Martina egitasmoa. Bukatzeko, Maria Rivero eta Aguxtin Alkhat bakarlariek ere azken lanak urazaleratuko dituzte bonbardan: “Parentesiak” argitaratu du aurten bizkaitarrak, eta “Hutsaren hatsa” baxenafarrak. Sakatu play eta on egin!

zuzeu podcast

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Stitcher     Google Podcast     Ivoox

(((podcast.eus)))

[Urpeko Bonbarda] Hobe zerotik hasi


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude