Minbizia gertutik bizitu duten bi emakume indartsu ezagutuko ditugu atal honetan: Julene Ilarramendi Elexpuru eta Ixabel Uzkudun Iriarte. Illarramendik 22 urte ditu eta duela 2 urte galdu zuen bere ama, Eva. Garai hartan somatu zuen Ixabelek koxkortxoa bularrean. Gaixotasunak momentu zailak pasarazi dizkien arren, beste modu batean begiratzen diote bizitzari orain, bizipozez blai.
Beharrezko argibideak emateko Jesus Blanco gonbidatu dugu, Osakidetzako mediku onkologoa. Bi pareta artean sartu nahi? Gonbidatuta zaude!
Sakatu play!
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox
Harpidetu eta babestu proiektua!
patreon.com/zuzeupod
Entzun zure audio plataforman