Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hirurogeita zazpigarren saioan, Carles Viñasen “Skinheads” saiakera izan dugu ardatz.

Hirurogeita zazpigarren saioan, ska, rocksteady, oi! eta punk musikak izan ditugu entzungaiEl Diario.es hedabideak Carles Viñasen “Skinheads” saiakerari eskaini dion erreportajea ardatz hartuta. Millie Small kantariak ireki du saioa, 1964ko “My Boy Lollipop” bikainarekin, eta Ian Dury & the Blockheads taldearen “Dance Little Rude Boy” kantuak itxi, Dury zendu ostean plazaratua, 2002an. Mende erdiko tartea dago bi kantuen artean. Jamaikar etorkinek Britainia Handian ezagutarazi zuten ska doinuekin jarraitu dugu, Desmond Dekker eta Laurel Aitken izarren kantu banarekin. Baita Symarip taldearen klasiko bat ere, “Skinhead Moonstomp”, estiloaren dantza pauso ezagunenaz mintzo dena. Ska hiperbitaminikoa jo eta 2-Toneko britainiar talde sorta ugari bat izan dugu gero entzungai, The Beat eta The Selecter zein oso ezagunak diren Madness eta The Specials. Baita Euskal Herriko makina bat plazatako erromerietan jotako Trabuko ere, Bad Manners taldearen kantarik ezagunena berrirakurri, “Lip Up Fatty”, eta “Ska-Reggae” bihurtu baitzuten. Bukatzeko, skinheads mugimendua politizatu zeneko garaia hartu dugu gogoan, punk eta oi! taldeak entzunda. Beraien kontzertuetako bortxaz nazkatuta taldea desegin zuten Sham 69 aurrena; arrazakeriaren kontrako SHARP mugimendu antifaxistako kide The Oppressed, eta RAC antikomunistetako Skrewdriver ultraeskuindarrak gero, Ian Stuart naziak gidatutakoa. Milurteko berriarekin batera, Euskal Herriko oi! mugimenduak izan zuen kalapita nagusienetako batez ere oroitu gara, eta Des-Kontrol taldeak 2008an plazaratu zuen “Hipokrisiaren eta faxismoaren aurka” kantua ere hemen.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast

Urpeko Bonbarda 067 Kaskamotzak


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude