Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hogeita bosgarren saioan, erderatan kantatzen hasi eta euskararako bidea egin duten musikariak izan ditugu entzungai.

Hogeita bosgarren saio honetan, Gorka Erostarbe kultur kazetariak iaz egindako txio kate batek eman zigun saiorako inarra: “Asko aipatzen da, musikari belaunaldi berrietan euskaraz besteko hizkuntzetan abesteko joera. Badago eta izan liteke aztertzeko fenomenoa, baina zein gutxi erreparatu eta nabarmentzen dugun kontrako bidea egiten dutenena. Eta badaude, eta merezi du esateak”. Egungo joeraren aurrean, beraz, baikortasun apur bat agertu eta erdaraz kantatzen hasi ostean euskararen aldeko hautua egin duten taldeak entzungo ditugu, edo jardun nagusia erdaretan egin arren euskaraz ere kantatu izan dutenak entzungo ditugu; gutxi batzuk baino ez, gehiago ere badiren arren. Abiapuntua Kortatu hirukoteak eman digu, nola ez, Muguruza anaien euskalduntzea eredugarritzat hartu izan baita beti euskal musikagintzan. Eta itxiera Doctor Deseo taldeak, gazteleraz kantatu ohi duen arren, Francis kantaria beti ahalegindu delako gutxienez lan bakoitzeko kantu bat euskaraz abesten –“Maketoen iraultza”  (Baga-Biga) diskoan bildumatu zituzten-. Orain arte aipatutakoez gain, berriagoak diren beste lau egitasmo. Saioa Garin legorretar bakarlariarena, milurteko lehen hamarkadan bi lan ingelesez plazaratu ostean, euskarara aldatu eta beste bi argitaratu dituena: “Natura” (2013) eta “Ateak” (2019); eta Hanot Mintegia gernikarrak Audience utzi ostean abiatu duen bide esperimentala, Moxal. Baita Juan Luis Etxeberriak, Giorgio Basmatti bakarlariak, euskaraz kantatzeko darabilen alter egoaOso Fan, eta Elena Caballero Villanueva, La Basu ere, nola gazteleraz hala euskaraz abesten duen rap kantari bizkaitarra.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast     Ivoox

Erdaretatik euskarara [UrpekoBonbarda#025]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude