Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Berrogeita zazpigarren saioan, Durangoko Azokara begira jarri gara, bertan aurkitu ahal izango ditugun lanetatik hamaika kantu hautatuta.

Berrogeita zazpigarren saioan, aurten lanen bat argitaratu duten hamaika euskal musikariren kantu bana dakargu, Durangoko Azoka ate joka dugun honetan -eta datorren astean, beste horrenbeste egitea dugu asmoa-. Itzal handiko artista bik ematen diote saioari hasiera eta bukaera, bakoitzak bertsio batekin. Anari azkoitiarraren kasuan, jatorriz Nacho Vegasena den “Vinu, cantares y amor”; eta Jon Maia zumaiarrarenean, berak idatzi eta Garik ezagutarazi zuen “Zaharra zara Bilbo”, oraingoan tango bihurtu eta elkarrekin kantatzen dutena, “Kantu bat gara” egitasmorako. Anita Parker hirukoteak taldearen esentziara bueltatu nahi omen du “Reset” hirugarren lan luzearekin, eta Huntza taldeak Julieta Venegas mexikarraren laguntza izan du aurkeztu berri duen “Ezin ezer espero” diskoan, hirugarrena hauena ere. Pop rock kaliputsua dakarte Sueder gernikarrek eta Kauta atzean utzita bakarlari datorren Mikel Moreno andoaindarrak, funk pisutsua Donibane Garaziko Diabolo Kiwi taldeak eta rap melodikoa Bengo oiartzuarrak; oso proposamen interesgarriak laurak. Gainera, hautatutako hiru kantu sortzaileek beraiek aurkeztu dizkigute, Rolan Garces iruindarrarekin, Iñaki Palacios txistulariarekin eta Bastardix taldeko Ander Nagorerekin hitz egiteko aukera izan baitugu. Egun gero eta atomitazuagoa dagoen euskal musika zeinen aberatsa den erakutsi gura izan dugu asteon; folketik trapera, ugaria izan baita entzungai izan dugun genero, erritmo eta doinu sorta. Guztien artetik gustukorik aurkitzen ez duenak, ez dauka dantzarako gogorik!

[Urpeko Bonbarda #47] Durangorako hamaika
[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast     Ivoox

Durangorako hamaika [UrpekoBonbarda#047]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude