Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. 35. saio honetan asteon zendu den Lee “Scratch” Perryren monografikoa.

Kutxa Beltza garretan (Lee "Scratch" Perry) [UrpekoBonbarda#035]

Hogeita hamabosgarren saioan, Lee “Scratch” Perry zenari monografikoa eskaini diogu, asteon zendu baita reggae eta dub erritmoen maisua, 85 urte zituela.Drogoso samarra zela-eta, gaztetan “The Upsetter” ezinena zuen Lee “Scratch” Perryk, eta izen bereko kantua grabatu zuen Joe Gibbs sonatuarekin. Gerora, izen bereko diskoetxea sortuko zuen, baita taldea ere, bere ekoizpenak argitaratzeko. Garai haietako “Return of Django” entzungo dugu, 60ko hamarkadakoa, baita Black Ark estudioari su eman aurretik egin zituen ekoizpen batzuk ere: Max Romeo kantariaren “Chase the Devil” eta Junior Murvin-en “Police & Thieves” -gerora The Clash taldeak moldatuko zuena-. 70eko hamarkadan The Wailers taldearekin lan egin zuela-eta, “Punky Reggae Party” entzungo dugu, baina ez Bob Marleyren ahotsean, Potato gasteiztarren irakurketan baino. Bi ataletan banatuko dugun saioan, dub eta reggae erritmoak eta Black Ark estudioko garaiak atzean utzita, gizonak egindako milaka ekoizpen eta elkarlanetako batzuk entzun ditugu segidan, besteak beste The Clash taldeari ekoitzi zion “Pressure Drop”, Toots Hibbert zenaren kantua; eta 2008ko “Scratch Came, Scratch Saw, Scratch Conquered” lanean The Rolling Stones taldeko Keith Richards gitarra jolearekin, bi pirata zaharrak elkarrekin emandako kantua. Brasildar musika jorratzen duen Zuco 103 taldearekin egindako elkarlanaren ostean, bi kantu hipnotikorekin bukatu dugu saioa. Lehenengoan, The Orb taldeak galdera bat egiten dio Lee “Scratch” Perry zaharrari kantu hasieran: “Nolakoak ziren zeruak zu gaztea zinenean?”. Bigarrenak New York hiriko Beastie Boys rap taldearen 1998ko “Hello Nasty” diskoa ixten zuen, eta izenburuan bertan egiten dio gorazarre jamaikar musikari eta ekoizle xelebreari, “Dr. Lee PhD” belarrari aipamen eta guzti. 2008an Ethan Higbee eta Adam Bhala Lough-ek “The Upsetter: The Life and Music of Lee Scratch Perry” dokumentala zuzendu zuten -Filmin plataforman dago ikusgai-.

Kutxa Beltza garretan (Lee "Scratch" Perry) [UrpekoBonbarda#035]
[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify      Apple Podcast      Google Podcast     Ivoox

Kutxa Beltza garretan (Lee “Scratch” Perry) [UrpekoBonbarda#035]


UrpekoBonbarda

Zuzeu Podcasten musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao musika zaleak gidatua. Hemendik aurrera astero atal berri bat argitaratuko du Urpeko Bonbardak -ordubete eskasekoa, zero atala dezente luzeagoa den arren-; formatu ezberdinetan. Izango dira euskal musikariei egindako elkarrizketak, baita garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak ere. Eta tarteka, bidai soniko kontzeptualak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude